2018/10/31 Leioa 2018/11/09 Zamudio

Uda-denboraldia amaitu da!

šŸ’œĀ BIHOTZEZ, ESKERRIK ASKO!

Atzoko Iurretako argazki honekin agur esan dioguĀ OXABI erromeriaren udako denboraldiari. Ondo irudikatzen du irudiak bizi izan duguna: musika, kolore, su eta alaitasun leherketa, zuei esker.

Uda zoragarria izan da! Bost hilabete eta 40 kontzertu inguru, gure musika taldeen arrakastak protagonista direla. Ez diguzue uda osoan hutsik egin, eta musikak zein erromeriak bizi-bizi eta gazte-gazte jarraitzen dutela erakutsi diguzue beste behin.

Orain atseden txikitxo bat hartuko dugu, baina gure uda amaitzeak ez du esan nahi urtea amaitu denik. Izango duzue laster gure berri!Ā šŸ˜˜

42799916_10156123915864514_1606612871611940864_o

Ederra izaten ari da!

Kaixo parrandazale! Zeinen ondo pasa ditugun udako gau luze guztiak, ezta? Zenbat parranda euskal musika taldeak protagonista ditugula! Eta zenbat plaza jendez lepo lehertzeraino! Zenbat eman diguzuen, eta zenbat dizuegun oraindik zor!

Eta uda garaiko denboraldia amaitzen ari bagara ere, oraindik baditugu irailean zuekin elkartzeko hitzordu batzuk!

Irailaren 5ean, beste urte batez, Lekeitioko Antzar Egun zoragarriaz gozatu genuen, eta erromeriaren amaieratik euria egiten hasi bazen ere, ez zen inor mugitu! Seinale ezin hobea guretzako! Mila esker!

OXABIlekitxo18-61

Argazkia: Gaizka PeƱafiel @ Lekeitio

Baina esandakoa, oraindik Zarautzeko Euskal Jaia mundiala dugu aurretik igandean, hilaren 9an, eta beste hiru plaza eder: Galdakao (Barricada taldeko El Drogasen ostean), San Miguel de Basauri eta Iurreta.

Hala ere, hau ez da hemen amaitu! Gure telefonoak zuen deiak jasotzeko prest eta gure korreoa zuen e-mailak jasotzeko zabalik jarraitzen dute! Kontaktatu gura duzuenean!

Bien bitarteanĀ jarraian duzue abuztuaren 14an, Gernikako jaietako egun handian, eskaini genuen Aurrera Altsasu kantaren tartetxo bat. Argazki eta bideo askoz gehiago gure Sare Sozialetan dituzue: Facebook, Twitter eta Instagram-en.

Uda luuuzea dugu aurretik!

Hau hasi besterik ez da egin! Eta gure Agendaren erdialdera iritsi bagara ere, asko dira oraindik eskaini behar ditugun erromeriak! Ziur elkarrekin dantzatu eta kantatu dugula plazaren batean. Bestela, zeren zai zaude? šŸ˜‰

Oxabi_Agenda uztailetik aurrera

Oharra: Oraindik badira konfirmatu ez ditugun datak, baina adi, gehiago etorriko dira eta!