2019/03/30 Usansolo GAZTE EGUNA + Akabu 2019/05/04 Gatika + Reincidentes 2019/05/19 Lekeitio IBILALDIA 2019/06/07 Zamudio + Esne Beltza

Zeren zain zaude? Gu martxan gara!

Gogotsu, oso gogotsu, horrela sentitzen ginen denboraldia hasi baino lehen, eta horrela sentitzen gara orain ere, hasiera-tiroa eman eta asteburuz asteburu, plazaz plaza zuen artean gozatzen arituko garela jakinda!

Denboraldi hasiera ezin hobea izan dugu Matienan eta Gatikan, eta datozen kontzertuetarako adi ibili gure Sare Sozialei zein webguneko Agenda atalari ere, ea zure etxetik gertu elkartzeko aukerarik dugun!

Denboraldi honetan eskainiko ditugun erromeria guztien kronika ezin izango dugu gure txoko honetatik egin, horregatik gure Facebook, Instagram eta Twitter kontuak jarraitzera gonbidatu gura zaituegu.

Kontzertu guztien berri banan-banan ezin dizuegu eman, ados, baina laster maiatzaren 20an eman beharreko kontzertu oso berezi baten berri emango dizuegu… Adi gure hurrengo sarrerari!

30424965_10155791732549514_6677379747286706489_o

Gatikako kontzertuko irudi bat, Aitzol Zamalloak aterata.