2019/05/04 Gatika + Reincidentes 2019/05/19 Lekeitio IBILALDIA 2019/06/07 Zamudio + Esne Beltza 2019/06/08 Oleta + Modus Operandi

Atzerako kontaketa hasi da!

Denboraldian bete-betean sartzeko gero eta gutxiago falta den honetan, lehenik eskerrak ematen hasi gura dugu, atzo —larunbata, martxoak 30— eskaini baikenuen urteko lehen kontzertua Usansolon. Horregatik:

🎉 ESKERRIK ASKO, USANSOLO!

Atzo Arratia, Bilbo, Zornotza, Galdakao, Basauri eta Txorierri inguruko ehunka eta ehunka gazte gu hasi aurretik plazara bidean tropelean ikusteak ez dauka parekorik! Ze pozik gauden atzoko parranda gurekin eta Usansoloko Gazte Egunean egitea erabaki zenutela ikusteaz! 😘💪

Atzokoa beroketa zoragarria izan zen, baina adi gure webgune eta Sare Sozialetako kontuei, denboraldiaren aurretik sorpresa piloa emango dizkizuegulako!!! 😎

56242573_850629625272072_1539817252461740032_o

Argazkia: Gaizka Peñafiel.