2019/07/24 Mendaro 2019/07/25 Aixerrota PAELLAK 2019/07/27 Etxebarria + Eskean Kristo 2019/07/30 Lemoa + Liher

Uda ahaztezina!

11664073_914655085224169_95573631_o

Oxabitarrok beti gogoratuko dugu 2015eko uda: kontzertuz kontzertu betea, urteroko hainbat plaza berriz bisitatuta eta beste horrenbeste aurten lehenbizikoz ezagututa. Plaza ezagunak izan ditugu Ea, Lemoa, Erromo, Gernika eta Aretxabaleta, baina ezagutu ditugunak dezente gehiago izan dira aurten: Getxo, Ibarrekolanda, Dima, Atxondo, Mutriku, Usurbil, Leioa, Gautegiz-Arteaga… eta zelan ez, ezin aipatu gabe utzi berebizikoak izan diren horiek: Aixerrotako Paellak, Ibilaldia, San Mameseko zelaiaren erdi-erdian eskainitako kontzertu biak (Athleticen Kopako Finala eta Gure Esku Dago jaialdia) eta aipatutako azken jaialdiko egun berean Bilboko Areatzan lagun eta gonbidatu bereziekin eskainitako kontzertua. Ez dugu geure burua horrelako saltsatan sartuta egunero ikusiko!

Aurtengo uda badoa eta horregatik batzorde, udal, elkarte eta antolatzaile aritu zareten guztiei eskerrak eman nahi dizkiegu alde batetik, eta geure denboraldia oraindik amaitu ez dela gogorarazi bestetik. Urrian opor egun batzuk hartuko baditugu ere, ezin gogotsuago hartuko ditugu hurrengo asteetako kontzertuak ere!

Hauetan izango gaituzue:

Irailak 5, Lezama + Skakeitan + Vendetta
Irailak 6, Lekeitio (Antzarrak).
Irailak 12, Artea + Arkada Social
Irailak 19, Galdakao + Black Star + Gatibu
Irailak 26, Las Carreras (Abanto-Zierbena).
Irailak 26, Kotarro (Gallarta).
Urriak 4, Usurbil (Kilometroak).

Geure esku ere badagoelako!

Nola ahaztu ekainaren 21ean Euskal Herriak bizi zuena? Ezinezkoa! Eta Oxabitarrok bizi genuena ere, ahaztezina!

Erabakitzeko eskubidearen aldeko Bilboko aldarrikapen-jaian leku garrantzitsua izan zuen geure taldeak, San Mameseko ekitaldi nagusiari amaiera emanez eta, orohar, jai osoa ere Areatzako agertokian kontzertu berezi batekin agurtu genuelako.

1902759_721553394623263_3562432074106054918_n

Horregatik, geure txoko txiki honetatik egun berezi horri tartetxoa eskaini nahi diogu. Egun berezi horri eta egun berezi hori berezi egiten lagundu ziguten adiskide guztiei, baina batez ere, gurekin batera taula gainera igo ziren lagun guztiak aipatu nahiko genituzke:

Miren Amuriza, Oihana Bartra, Mikel Martinez, Patxo Telleria, Tor magoa, Txoborro magoa, Xabi Aburruzaga, Joseba Andoni Urrutia, Kepa Junkera, Ibon Ordoñez, Alex Garcia, Iker Lope de Bergara, Maria Rivero, XabiHoo, Ibon Altuna, Iker Villa, Garazi Azurmendi, Jaime Zubero, Iñigito Arrasate, Francis Diez, Joe Gonzalez, Axier Garai eta Alex Sardui.

Guzti-guztioi: MILA ESKER!

Honaxe azken kontzertu bereziko irudiak biltzen dituen bideo-laburpena!

“Athletic Gu Gara!” San Mamesen!

Sekula ahaztu eta bilobei kontatzeko moduko kontzertutxoa eskaini genuen maiatzaren 30ean; alegia, egunero ez delako 53.000 pertsonaren aurrean jotzeko aukera izaten.

Athletic Clubek Bartzelonaren aurka jokatu zuen, beste behin, Errege Kopako Finala. Norgehiagoka Camp Nou zelaian ospatu bazuten ere, San Mamesek Catalunyara joan ez ziren zale gehienak batu zituen bere berotasunean eta jai-giro itzelaz gozatu zuten bertaratutakoek, besteak beste, pantaila erraldoien bidez ikuskizuna jarraitzeko. Eta geu hortxe izan ginen, zelaiaren erdi-erdian jarri zuten agertoki eder eta borobilean, partidaren aurreko eta tarteko uneak alaitzeko arduradun. Lankide izan genituen Oihan Vega, Ilaski Serrano, Iñigo Asensio eta Enkore taldeko lagunak.

Azaltzeko zaila zaigun arren, bideotxo honek nahiko ondo laburbiltzen du arratsalde osoan bizitakoa:

Gainera, ekitaldiko argazki dezente ere batu ditugu geure webgunean.
Argazki bilduma ikusteko, egin klik hemen.