Hau hasiera besterik ez da!

Denboraldi honetarako konfirmatutako lehenengo datak baino ez dira hauek! Askoz gehiago ditugu bidean! Laster gehiago iragartzen joango gara! Baina hori bai, kontzertu guztien xehetasunen berri izateko, jarraitu gure Sare Sozialak!

Eta zuk ere, zure herriko jaietan Oxabirekin gozatu nahi baduzu, jarri gurekin kontaktuan ahalik eta lasterren, kontratazioa oraindik zabalik dugu eta!

58608440_868453480156353_1078387277807222784_n

 

Atzerako kontaketa hasi da!

Denboraldian bete-betean sartzeko gero eta gutxiago falta den honetan, lehenik eskerrak ematen hasi gura dugu, atzo —larunbata, martxoak 30— eskaini baikenuen urteko lehen kontzertua Usansolon. Horregatik:

🎉 ESKERRIK ASKO, USANSOLO!

Atzo Arratia, Bilbo, Zornotza, Galdakao, Basauri eta Txorierri inguruko ehunka eta ehunka gazte gu hasi aurretik plazara bidean tropelean ikusteak ez dauka parekorik! Ze pozik gauden atzoko parranda gurekin eta Usansoloko Gazte Egunean egitea erabaki zenutela ikusteaz! 😘💪

Atzokoa beroketa zoragarria izan zen, baina adi gure webgune eta Sare Sozialetako kontuei, denboraldiaren aurretik sorpresa piloa emango dizkizuegulako!!! 😎

56242573_850629625272072_1539817252461740032_o

Argazkia: Gaizka Peñafiel.

Lehenengo datak kalean!

Konfirmatutako lehenengo datak baino ez dira! Eta ziur sarrera hau irakurtzen ari zarenerako kontzertu gehiago iragarri ditugula gure Agenda atalean! Zeri itxaroten ari zara, gazte? Badakigu parranda eta giro sanoaren zain zaudela! Apuntatu ba hitzordu hauek, eta kontuan hartu aaaskoz gehiago bidean daudela! Egurre!

Udal, Jai Batzorde edo Asanblada bateko kide bazara eta zure herri/auzoko jaietan gu izatea gura baduzu, jarri gurekin harremanetan berandu baino lehen! 😉

Lehenengoak 2019