Zeren zain zaude? Gu martxan gara!

Gogotsu, oso gogotsu, horrela sentitzen ginen denboraldia hasi baino lehen, eta horrela sentitzen gara orain ere, hasiera-tiroa eman eta asteburuz asteburu, plazaz plaza zuen artean gozatzen arituko garela jakinda!

Denboraldi hasiera ezin hobea izan dugu Matienan eta Gatikan, eta datozen kontzertuetarako adi ibili gure Sare Sozialei zein webguneko Agenda atalari ere, ea zure etxetik gertu elkartzeko aukerarik dugun!

Denboraldi honetan eskainiko ditugun erromeria guztien kronika ezin izango dugu gure txoko honetatik egin, horregatik gure Facebook, Instagram eta Twitter kontuak jarraitzera gonbidatu gura zaituegu.

Kontzertu guztien berri banan-banan ezin dizuegu eman, ados, baina laster maiatzaren 20an eman beharreko kontzertu oso berezi baten berri emango dizuegu… Adi gure hurrengo sarrerari!

30424965_10155791732549514_6677379747286706489_o

Gatikako kontzertuko irudi bat, Aitzol Zamalloak aterata.

Hasteko prest gaude!

Adi lagunok!!! Aste Santuaren ostean konfirmatutako lehenengo datak argitaratuko genituela hitz eman genizuen, ezta? Bada, esan eta egin! Hementxe dituzue une honetan argitaratu ditzakegun lehenengo kontzertuen datak! Baina egiguzue kasu: hau hasiera baino ez da! Askoz gehiago bidean dira!

30594591_607359139599123_3858009112990187520_o

Eta zuek ere, zuen herriko plaza hankaz gora kantuan eta dantzan ikusi gura baduzue, gurekin harremanetan jartzea baino ez duzue. Oraindik garaiz zaudete!

Deitu edo idatzi lasai hemen klik eginda.

 

Bagatoz… Bagatoz!

Urteko bi kontzertuak Laudioko Sorgin tabernan eta Usansoloko Gazte Egunean eskaini bagenituen ere —eskerrik asko bi hauetara bertaratutako jendetza guztiari!—, denboraldiaren aurrerapena baino ez dira izan!

Motorrak berotzen ari gara, zuen proposamenak jasotzen, gure zuzenekorako ekarpen berriak egiten eta lokalean orduak sartzen. Zertarako?! Laster plaza guztiak kantuan eta dantzan jartzeko!!! Desiatzen gaude!

Laster konfirmatutako lehenengo datak argitaratuko ditugu, baina bien bitartean gogoratu aurtengo jai guztietarako kontratazioak zabalik jarraitzen duela (ikus Kontaktua atala) eta, bien bitartean, gure Sare Sozialetan izango dugula elkarren berri. Egin klik sare bakoitzaren gainean eta aukeratu gurekin harremanetan egoteko bidea:

Facebook    |    Instagram    |    Twitter    |    YouTube

OXABIpromo2018-66
Argazkia: Gaizka Peñafiel