Bizkaia Irratian egon ginen!

26169328_10155506515814514_164025423313494978_n

Gure sare sozialetan ere iragarri genuen bezala, urte berria indartsu hasi dugu! Eta horren adibide da urtarrilaren 5ean Bizkaia Irratian eskaini genuen elkarrizketa. Esaldi honen gainean klik eginda entzun dezakezue elkarrizketa, osorik. 

Barikuro, Lau haizetara magazina hasteko, 10:30etik 11:00 bitarte “aurpegi ezagun”  bat gonbidatzen omen dute Bizkaia Irratiko estudioetara, eta urteko lehenengo gonbidatua gure taldeko Jon izan zen! Ia ordu erdiz luze eta gustura aritu ziren esataria, Libe, eta abeslari oxabitarra gure inguruan hizlari: zelan antolatzen garen, entseguak noiz, non eta nola egiten ditugun, zeintzuk izan ziren gure hastapenak, aldaketak… eta 2018. urtea ere Oxabi erromeria taldeak irribarretsu bezain gogotsu hasiko duela entzule guztien belarrietara iritsi zen!

Urte honetan Oxabi taldea zure herri edo auzoko jaietan egotea gura baduzu, ez izan zalantzarik eta jarri gurekin kontaktuan! Laster arte!

26232267_554679974867040_3263530258998462857_o

HAU EZ DA BUKATU!

Udara amaitzen ari bazaigu ere, guk oraindik denboraldiko azken kontzertuak ditugu gozatzeko!

Uda zoragarria bizi izan dugu eta gu bezala oraindik erromeri gehiagoren gogoz zaudetenontzat oxabitarrok badugu IRAILERAKO plana!!!

Hementxe duzue ikasturte hasierari entzungor egiteko jairik onenen agenda! Segi gurekin kantu eta dantzara!!!

21167740_498003553868016_8989097784000081827_o

UDA BETE BETEAN GAUDE!

Udaren erdialdera heldu gara eta atzean hainbat kontzertu utzi ditugun arren, oraindik ere beste horrenbeste ditugu aurretik! OXABI erromeria ikusteko aukerarik izan ez baduzu, lasai egon, hemen ABUZTUAN izango ditugun kontzertuen zerrenda:

20543805_484942881840750_2662822845101947787_o