UDA GAINEAN DUGU!

Uda ate joka dugu eta udarekin batera jaiak bata bestearen atzetik datoz. Hona hemen hurrengo hilabeteetako datak. Oraindik ere gehiago bidean ditugu!!!

Oxabi Datak

MARTXAN GAUDE!

Jai giro eta erromeri garaia hasi da dagoeneko eta aurten ere, Oxabi erromeriaren kontzertuak ez dira faltan izango. Euskal Herriko hainbat herritan arituko gara! Begiratu gure agenda eta gerturatu zaitez erromeriaz gozatzera. Badakizu, dantzatzeko eta kantatzeko gogoz baldin bazaude, ez izan zalantzarik, plazan elkartuko gara!

Hauek dira MAIATZEAN emango ditugun kontzertuak:

MAIATZA 2017

 

Konfirmatutako lehenak argitaratu berri!

Eguraldia zoratuta dabilela dirudi, egun ederrak izaten ari gara eta uda ate joka dagoela antzeman daiteke… Baina, zoratzea eta uda aipatu ditugula… Oxabitarrak bagaude udaberri-uda denboraldia hasteko zoratzen!!! Bai horixe! Eta ezin dugunez gehiago isildu, dagoeneko konfirmatutako lehenengo kontzertuen datak argitaratzen hasi gara…

Baina adi! Askoz gehiago bidean dira eta!!!

Zuk ere zure auzo edo herrian Oxabi gura baduzu, ez izan dudarik eta jarri gurekin harremanetan.