Asteburu Bikaina!

Plan ezin hobea izan da denboraldia bukatzen joateko asteburuan bizitakoa, ostiralean Iurreta-n, larunbatean Zalla-n eta igandean Bergarako Kilometroak jaian amaituta!!! 🎉🎉 Zoragarria izan da, MILA ESKER gurekin batera izan zareten guztioi!🎺🎷🎸🎙🎹

Denboraldi bukaera gertu dago, baina oraindik ere Algortan egingo den HITZAREN DANTZA izeneko euskal kultur festa handian izango gara urriaren 9an. Irten gurekin plazara hitza dantzatzera!

asteburu-bikaina

Denboraldiko azken kontzertuak!

Uda bukatu zaigu dagoeneko eta udarekin batera jai ugari joan zaizkigu. Aurten ere hainbat plazatan izan gara eta bertan egon zareten guztioi eskerrak ematea besterik ez zaigu falta.

LASAI, hau ez da despedida bat eta! Oraindik ere gurekin dantzan jaigiroan murgiltzeko aukera izango duzue eta. Indarrez beteta jarraitzen dugu, plazak sutan jartzeko asmoz!  Hona hemen hurrengo kontzertuen datak: 

– 2016/09/30 IURRETA + Zopilotes Txirriaos

– 2016/10/01 ZALLA + Ze Esatek

– 2016/10/02 BERGARA (KILOMETROAK)

– 2016/10/09 ALGORTA

lekeitio

Bueltan gara uda astintzen jarraitzeko!

Uda honetan Oxabi erromeria ikusteko aukerarik ez duzula izan? Bada, abuztuaren lehenengo bi asteak Euskal Herritik kanpo eman ondoren, bueltan gara gure plazak astintzen jarraitzeko! Beraz, oraindik hainbat plazatan aurkituko gaituzu eta ez duzu juergarako aitzakiarik izango! Eman begirada bat gure agendari eta gerturatu zaitez erromeriara, jai giroa ziurtatuta izango duzu eta!

Gogoratu gure berri gehiago izateko Facebook, Instagram, Twitter eta YouTube-ko kanalean jarrai gaitzakezula!

HURRENGO KONTZERTUAK:

– 2016/08/22 BILBO (ASTE NAGUSIA)

– 2016/08/27 ELORRIO

– 2016/09/02 BASAURI

– 2016/09/05 LEKEITIO (ANTZARRAK) + Itaca Band

– 2016/09/12 UGAO

– 2016/09/30 IURRETA + Zopilotes Txirriaos

– 2016/10/01 ZALLA + Ze Esatek

– 2016/10/02 BERGARA (KILOMETROAK)

– 2016/10/09 ALGORTA

 Oxabi erromeria